Erasotutako emakumea astelehenean hurbildu zen Otxarkoagako Komisariara bikotekide ohiaren jazarpena pairatzen ari zela jakinarazteko. Ordutik biktima harremanetan egon da auzoko udaltzainekin. Gizona erasotzera joan zitzaionean erreferentziazko poliziari deitu eta honek gelditu zuen erasoa. Miribilako polizia-instalazioetara eraman zuten atxilo eta emakumea ospitalean artatu behar izan zuten.
Gaur elkarretaratzea egingo dute Otxarkoagako bizilagunek eraso matxistak gaitzesteko. Auzoko hainbat talde eta elkartek deitu dute kontzentrazioa, 19:30ean Kepa Enbeitia plazan.
[2019-03-06] Gizon bat atxilotu dute Otxarkoagan bikotekide ohia erasotzen ari zen bitartean