Ekainaren 6an Euskotreneko langile bat erasotua izan zen, eztabaidatzen ari zen eta bidaiatzeko txartelik ez zuen bikote batengana gerturatu zenean.
Gaur eguerdian, ekainak 11, elkarretaratzea egingo du Euskotreneko batzorde iraunkorrak Otxarkoagako geltokian. Ohar bidez erasoa salatu eta kezka agertu dute, horrelako jarrerak gutxiengo batek burutzen dituen arren, “onartezina” deritzotelako “bere lana egiteagatik hainbat langilek isekak, mehatxuak edota erasoak pairatu behar izatea”.
Era berean, gogorarazi dute Euskotreneko langileek erabiltzaileei laguntza emateko eta garraio publikoaren erabilera zuzena bermatzeko egiten dutela lan. “Harremanek abegikortasun eta errespetuan” oinarritu behar dutela gaineratu dute.