Hiru egun baino ez dira falta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak deituriko greba orokorrerako. Euskal Herriko hainbat txokotan urtarrilaren 30ean kalera irtetzeko deia luzatu dute;
Otxarkoaga auzoan, "Euskal Herria gelditzera goaz!" lelopean asteburuan BBKren bulegoko kanpoaldean margoketak egin dituzte. Uriolak jakin ahal izan duenez, ekintzaileek greba orokorrarekin bat egin eta Euskal Herrian lan egin, bizi eta ikasi nahi dutela aldarrikatu dute "bizitza duin bat izateko".