Skatepark gune berria eraikiko da Txurdinagako kiroldegian

uriola.eus 2022ko eka. 17a, 10:59

5. eta 6. pilotalekuetan hastapenetarako pista bat eta street eremu bat egingo dira. Formazio teorikorako ikasgela eta bulegoak edukiko ditu. Kiroldegiko beste eremuetatik bereizita egongo da eta 470.000euro inguruko inbertsio izango du 826m2-ko parkea.

Skaterrak gune berri bat izango dute Bilbon. Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak azaldu duen moduan "gero eta zaletu gehiago" dauzkan kirol honi behar duen eremua emateko asmoz 826m2 -ko skatepark bat eraikiko dute Txurdinagako kiroldegian. Ikasten ari direnentzako eremu bat eta street eremu bat. Bestalde, skate eskolak emateko ikasgelak eta bulegoak egongo dira.

Kirolgune berri hau 5. eta 6. pilotalekuen zoladuraren gainean zurez eraikiko dira. Eremu estaliak izango dira eta gainera itxitura bertikal bat jarriko zaie aire zabalean dauden fatxadei euri egunetan pistetan euririk ez sartzeko. Espazio osotik 702m2 hartuko ditu skate guneak. 372m2 Street area eremua eta 330m2 hastapenetarako gunea. 

Bestalde, bertan erabiltzen ez den lurperatutako gune bat dago eta aldageletarako, biltegitarako eta komunak jartzeko erabiliko dira. Gutxienez bost pertsonako komun mistoa eta mugikortasun urrituko pertsonendako beste bat. Geratzen den 101m2 -ko eremua bi ikasgela eta bulego bat jartzeko baliatuko da. Formaziorako, zerbitzuetarako eta instalazioetara sartuko diren pertsonak zaintzeko izango da. 

Itxaso Errotetak Txurdinagan egitearen arrazoia azaldu du: "Skaterako eremua Europa parkean eta Txurdinagako kiroldegian aire zabaletik hain gertu egonik, bi eremu batzen ditugu, elkarren osagarri izan daitezkeenak". Kiroldegiko gainerako eremuetatik bereizita egongo da Skatepark-a eta ordutegiak eta irekitzeko egutegi bereziak izango ditu. Hala ere, kiroldegira sartzeko aukera egongo da.

Proiektuaren bilakaera

Proiektu berri honen lehenengo fasean, etorkizuneko azpiegituraren obrak lizitatuko dira. Bigarren fasean, zerbitzua ustiatzeko kontzesioa lizitatuko da. 10 eta 15 urte arteko iraupena izango du kontzesioa, ustiapen-kanon batekin. Datozen egunetan lizitatzea espero da eta lanak irailetik abendura arte irautea. 470.000€ inguruko inbertsioa egingo du Udalak.