Txurdinagako udal-kiroldegiko skate parkean jarduera bereziak izango dira berriro ere Gabonetako oporretan, bigarren urtez jarraian.
Interesdunek izen-emate mota ezberdinak aukeratu ahal izango dituzte: egunekoak, astekoak edo egun osokoak, bazkaria barne. Jarduerak 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta skate gainean ibiltzen ikasteko eskolak izango dira ardatz nagusi. Horrez gain, sormen-tailerrak, jolasak eta beste jarduera batzuk ere eskainiko dira, udal-kiroldegian bertan zein kiroldegitik kanpo.
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, interesdunek honako helbide elektronikora idatz dezakete: info@guretxokoskatepark.com