Lisístrata antzezlana egonog da urtarrilaren 23an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian.
Aristofanesen komedia hau antzinako literaturaren altxorretako bat da. Atenasen, K.a. 2500. urtean. Emakumeak etxeetan daude, bakar-bakarrik. Horrela joaten dira hilabeteak eta urteak, eta gizonek, bien bitartean, diru publikoa eta adorea xahutzen dituzte gerra antzuetan. Horrela bizitzeaz nazkatuta, emakumeek, Lisistrata buru dutela, presio-neurri gogorrak erabiltzea erabakitzen dute egoera horri amaiera emateko: zango gurutzatuko greba egin eta gizonei sexu-harremanak ukatzea Grezia osoan bakea izateko ados jartzen ez diren arte.