YO, VIEJA antzezlana egongo da martxoaren 27an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian.
“Ni, atsoa” dramaturgia poetikoari lotutako lana da, zahartzaroari, zahartzaroa definitzen duten hitzei eta XXI. mende honetan pentsiodunek egiten dituzten aldarrikapen ugariei buruz hausnartzen duena. Ostiralean batzartzeko deia egin dute. Aztergaien zerrenda: Zergatik jarraitzen dugu
borrokan erretiratuta bagaude? Non dago belaunaldi-erreleboa? Zergatik darabilte pankarta adindunek eta millennial-ek, berriz, entzungailudun iPADak, mundua hondoratzen den bitartean?