Bizkaiko familietan uda pasatzen ari diren Ekialdeko Europako umeen talde baten bisita izan da gaur goizean suhiltzaileen Miribillako parkean. Udan euskal familietan bizi diren ume hauek Ukrainako umezurztegietakoak eta familia ahuletakoak dira, hondamendi naturalen edo Txernobyleko zentral nuklearreko istripuen ondorioak jasaten ari direnak edo jasan izan dituztenak. Duela 25 urte gertatutako istripu hura jasan zutenek edo euren ondorengoek arrastoak dituzte oraindik osasunean. Hartara, onuragarria zaie gure parajean egotea euren osasuna hobetzeko eta errehabilitazio psikosoziala egiteko.
Bilboko suhiltzaileek Chernobileko Umeak eta Chernobil Elkartea izeneko elkarteekin ari dira parte hartzen, jarduera ludikoak egiteko bisitari berezi horiekin. Udan familietan dauden eta elkarteetako kide diren umeen talde bat izan da Miribillako parkean. Ukrainako Txernobyleko zentral nuklearraren inguruko gainerako umeak uztailaren 1ean izan ziren Miribillako parkean.
Suhiltzaileen parkeko eguneroko jarduna ikusi ahal izan dute bisitaldian; kamioietara ere igo dira, argazkiak egin dituzte suhiltzaileen kaskoekin eta jakekin, tirolinan ibili edo su-galerian sartu dira, beste jarduera batzuk egiteaz gain.