Miribillako eta Zabalako jaiak azken txanpan

uriola.eus 2017ko ira. 15a, 13:52
Argazkia: @ikatzijaibatzordea

Hamar egunez meatzal tradizioko auzoak jaiez blaituko dira. Hainbat kontzertu eta lehiaketa gastronomiko prestatu du Ikatzi Jai Batzordeak. Gaur, ostirala, Elortegi Anayak eta Priscilla Band izango dituzte eszenatokian.

Bilboko garaietako bizilagunek hamar eguneko jaiak ospatuko dituzte irailaren 8tik 17ra bitartean. Hainbat lehiaketa gastronomiko eta kontzertu atontzen dihardute Ikatzi Jai Batzordeak Miribillako eta Zabalako bizilagunek primerako jaiak izan ditzaten oraingoan ere. 

Aurten, elkartasun bazkaria egingo dute irailaren 10ean txosnagunean Korrontearen Aldeko lagunek. Bertan ipiniko duten karpan kamisetak eta txanoak salduko dituzte. Bildutako dirua Feder erakundeari bideratuko diote gaixotasun arraroak ikertzeko.

Igandean, irailaren 10ean, Aparteko Ibilgailuen IV. Kontzentrazio Solidarioa ekimen altruista ere egingo dute. Ehundik gora ibilgailu klasikok hartuko dute parte, autoen, motorren eta kamioien artea. Aterako den dirua ere Korrontearen Alde Elkarteari emango zaio.

Kontzertuak

Irailak 15, ostirala: 22:00 Elortegi Anayak + Priscilla Band

Irailak 16, larunbata: 22:00 DJ Txitxo

Lehiaketa gastronomikoak

Irailak 16, larunbata: Marmitako txapelketa

Irailak 17, igandea: Taloak MBTT eskolaren eskutik

Gehiago

Irailak 15, ostirala: 18:00 Mural margoketa txosnetan