UrbanBat ekimenak 2016an eta 2017an 'Kalea eginez!' hiritar laborategia gauzatu du; Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzotarrek proposatutako behar urbanoei erantzun bat bilatzeko, bertako artista eta eragile soziokulturalekin elkarlanean.
Auzoetako artista eta eragile horiek, auzoko hainbat lekutan arte irudiak egin dituzte eta emaitza ostegunean aurkeztuko dute. Sorkuntza prozesu kolektibo honen bitartez ondorengo bi produktuak ekoiztu dira eta ekintzan parte hartzen dutenekin elkarbanatuko dituzte.
- Mapa bat. Ibilbide baten bitartez, pertsianetan eginiko 10 esku-hartze artisitiko bisitatuz, hiru auzoak konektatzeaproposatzen da. Hauetan, auzoetan emakumeek historian zehar izan duten garrantzia ikustarazteko.
- Gomendio gidaliburu bat. Auzoko espazio publikoetan etorkizunean egingo diren esku-hartzeendako.
Aipatutako dokumentuak paperean aurkeztuko dituzte. Horretaz gain, ospakizuna borobiltzeko otordu bat antolatu dute.