“Aretxaga-Miribilla” guneak egunotan estreinatuko du neurri handiko margolan berri bat, “hiriaren alde zaharraren” eta Miribillako auzo berriaren hasieraren artean dagoen bidegurutze horretan “instalatua". Andoni artista ibilbide oparo eta luzekoa da dagoeneko, eta proiektua Bilboko Udalaren bultzadari esker gauzatu zen, beste behin ere artea baliatu baitzuen Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen kohesiorako eta birgaitzerako tresna gisa.
“Erakusgai” jarritako horma-irudi berriak, zeina hirugarren lan “mugikorra” baita gunea inauguratu zenetik, Goyaren “La Tauromaquia” sailaren grabatu bat gogorarazten du, zeinetan gazte batek jauzi egiten baitu haga batez lagunduta; horrez gain, egitura perpendikularrak orobat gogorarazten ditu Delacroix eta “Libertatea Herria gidatuz” lana. “Kai paseoan agitze eta iratze artean” goiburuarekin, oliozko horma-irudiak eraldatu eta eguneratu egiten du hiri-giroaren eta giro bukolikoaren arteko irudi bat.
Bilbon jaioa, 1962an Andoni Euba, arte ederretan lizentziatu zen EHUN, 1985ean; urte horretan, hirugarren saria lortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea lehiaketan. Sariak eta bekak lortu izan ditu harrezkeroztik bere ibilbidean, eta Donostiako San Telmo museoan erakusketa bat egin ondoren 1994an, San Frantziskora alde egin zuen (AEB), eta 10 urte eman han bizitzen, Chaterine Clark galeriak ordezkatzen zuelarik. Gainera, New Yorken ere lan egingo du Jay Grimm galeristarekin.