Adin zein gustu guztientzako ekintzaz beteriko astea antolatu dute bertakoek. 20:30ean Euskaraldiaren eskutik joango den txupin eta pregoiak emango dio hasiera astebeteko jaiari. Gaurko kontzertuei dagokionez, De bares (AC/DC taldeari tributoa) eta Hijos de tu iglesia (La Polla Records taldeari tributoa) taldeak izango dira taula gainean ibiliko direnak. Hurrengo egunetan, besteak beste Gauldeko hasperenak, Orduko urte liluragarriak eta Urrats erromeria taldeak ere izango dira bertan.
Umeentzako ekintza mordoa ere antolatu dute, gaur gaueko 23.00etan egingo duten suzko zezenaz gain, tailerrak, apar jaiak, olinpiadak eta mozorro lehiaketak izango dira jai eremuan.
Amaitzeko, txapelketa gastronomikoek ere lekua izango dute jaietako egitarauan, hala nola, irailaren 12an, osteguna tortilla txapelketa egingo dute, eta irailaren 14an berriz marmitako txapelketa.