Agintaldiko azken osoko bilkuran, mahaigainean jarri dute berriro ere Metro Bilbaoren L4ren proiektua garatzeko beharraren eztabaida. Haien zuzen ere, Bilboko Hegoaldea Bizirikek eraman du proposamena; zehazki, Zabalburu, Zabala, Miribilla edo San Adrian bezalako auzoak kanpoan uzten dituela adieraziz. Horren aurrean, Udal Gobernua osatzen duten EAJ-PNV eta PSOE-EE talde politikoen ezezko bozkarekin, aurkeztutako proposamena ukatu dute.
Hegoaldeko auzoetako 77 kolektibo eta elkarte biltzen dituen plataformak Matiko linearen trazadurari buruzko gogoeta berri bat egiteko eta linea hori garatzeko eskatu du. Horrekin batera, Metroaren L4ak Bilbo hegoaldeko auzoetan bizi diren 50.000 pertsonen irisgarritasunaren eta garraio publikoaren arloko beharrei erantzungo liekeela azpimarratu du.
Kontuan izan beharra dago, EUSTATen datuen arabera, auzo horietako batez besteko errenta maila Bilbokoaren azpitik dagoela. Beraz, bazterkeria saihesteko nahian planteatu du plataformak proposamena.
Azkenik, Bilboko Hegoalde Bizirikek gobernuak planteatutako proiektuak Zabalburu, Zabala, Miribilla eta San Adrian bezalako auzoak baztertzen eta kanpoan uzten dituela gaineratu du.