40 urteko gizon batek bere gurasoei labanaz eraso egin die San Adrian auzoko etxean, ostean bere burua balkoitik botatzeko mehatxu eginda. Gurasoak ospitalera eraman dituzte eta haien bizitzak ez daude arriskuan.
Gizonak goizean istripu larri bat izan du autoan Loiuko aireportuko aparkalekuko laugarren pisutik erorita; Ertzaintza eta Udaltzaingoa haren bila ibili da, iraulitako autotik bere kabuz irten baita, eta gurasoak labankatu dituenean aurkitu dute, etxean gotortu baita bere buruaz beste egiteko mehatxua egiten.