32 urte beteko ditu aurten bertsolari gazteei zuzendutako sariketak, eta edizioz edizio berrikuntza sartuz joan diren heinean, aurten ere, aldaketak egongo dira. Urtero bezala, taldeak adinaren arabera multzokatzen dira (A eta B), eta B multzoko taldeak bikoteka osatuko dira, aurtengo berrikuntza izanda. Horri gehituta, aurten ez da kontuan hartu taldeen osaketetan eskualde berekoak izan behar direnik, hortaz, bertsolariek euren gogora osatu dituzte taldeak.
A multzoan Bilboko Amaiur Betanzos dago Puntuak eta Komak taldeak Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxearekin. B multzoan, aldiz, Bilboko talde bat osatu dute Haizea Telleriak eta Maite Sarasolak, Rara avis izenpean.
Aipatu bezala, aurten finala Zornotzan izango da Bizkiako erdigune geografikoa delako eta Durangotik hurbil kokatuta dagoelako, euskal kulturgintzaren erreferente handia den azoka ospatzen delako finala izango den datetan.
Bestalde, sarietan ere berrikuntzak daude. Orain arte moduan, A mailakoek kulturan gastatzeko bonoa jasoko dute baina zenbatekoa handitu egin zaio aurten, eta horrez gain, finalera heltzen diren bi taldeek sorpresa txiki bat izango dute. B mailakoek, bonoaz gain, sari ekonomikoa ere izango dute aurten eta bikote irabazleak txapela ere jasoko du.
Lehia egon badago, baina horren gainetik Aissa Intxausti bertsolariak nabarmendu du garrantzitsuena taldean plazaratzea dela.
Daten zehaztapena
Azaroak 4, 10:30 – Urretxindorra Ikastola, Bilbo
Azaroak 6, 11:30 – Arratia BHI, Igorre
Azaroak 18, 18:00 – Elai Alai aretoa, Gernika-Lumo
Azaroak 20, 17:30 – Mugire Txokoa, Mungia
Azaroak 5, 18:30 – Auditorioa, Zornotza