Santutxuko Herrira bilgunearen aurkezpenea ekainaren 22an

bertonaldizkaria 2012ko eka. 15a, 08:34

Euskal Herriko preso eta iheslarien egoera arintzeko eta haiei dagozkien eskubideak aldarrikatzeko, zenbait auzotarrek Santutxuko Herrira bilgunea sortu dute. Ekainaren 22an aurkeztuko dute 19:30etan Karmelo plazan.

Bilgune honek erabateko irekia den mugimendu izan nahi du eta ikuspuntu desberdinetako jendez osatutako lantaldea izatea espero du. Lanak aurrera eramateko ezinbestekoa ikusten dute taldeak oinarrizko egitura eta antolaketa izatea, eta hain zuzen ere, hori eratzeko zuzendu dira gainontzeko auzotarrengana gonbidapena luzatuz.

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko borrokan "une garrantzitsu batean aurkitzen garela" deritzote, eta "gure herri honek pairatzen duen egoera lazgarri honi bukaera emateko aukerari ezin diogula uko egin pentsatzen dugu". "Guztion partaidetza behar da, bakoitzak ahal edo nahi duen konpromisoa azalduz. Eratzen ari garen bilgune hau zuen ideiak, proposamenak, irado¬kizunak eta iritziak jasotzeko esparru egokia bihurtu nahi da".

Helburu horiek aurrera eramateko, Santutxuko bilgunera hurbiltzeko eskatu diote herritarrei. Hitzordua hurrengo ekainaren 22an, arratsaldeko 19:30etan, Karmelo plazan egingo den aurkezpenean.