Transfusioen Euskal Zentroak odola emateko deia egin du, uztailaren 16an Zabalbideko metro sarrera ondoan

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 12a, 09:47

Odol emaile berri bila dabil Transfusioen eta Giza-Ehunen Euskal Zentroa. "Lagun bat ekarri" kanpainarekin, odol emaile direnei ahalegin txiki baina garrantzizkoa eskatu die, "senitarteko bati, lagun bati edota lankideren bati hurrengo odol ateratzeari buruzko informazioa eskaini eta bertan parte hartzera animatzeko".

Odola emateko aukera, uztailaren 16an izango da Santutxun, Zabalbide kaleko metro sarrera ondoan, 9:00etatik 14:00etara.