Karolina pastelarekin izozkia egin du Diego Guglielmik; gaur banatuko ditu 2.000 izozki Santutxun

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 13a, 09:32

Santutxuko dendetan gaur erosketaren bat egiten duenak Diego Guglielmik eta bere anaia Ginok eginiko karolina izozkia probatzeko aukera izango du. Gernika gozotegiak emaniko 15 kilo karolina erabili dituzte 70 kilo izozki egiteko.

Argazkia: J.M.M.