Pabiloi berriak ordezkatuko du hockey pista zaharra

uriola.eus 2014ko mar. 31a, 12:38

Santutxuko Hockey Taldeak agur egin dio 60 bat urtez bere etxe izan den Etxebarria etxaldeko pista zaharrari. Oroitzapen ugari ez ezik hockey partiduak ere izan dira asteburuan antolatutako ekitaldien baitan.

Etxebarria etxaldea berritzen ari da Bilboko Udala eta obra horretan desagertuko da hockey pista zaharra, plaza handiago eta berriagoren mesedetan. Baina Santutxuko Hockey Taldea ez da entrenatu eta jokatzeko leku gabe geratuko. Udal ordezkariekin hainbat negoziaketaren ostean, taldeak egoitza berria izango du, hockeyrako espresuki eraikitako pabiloia Txurdinagako kiroldegian.

Larunbatean, martxoak 29, ekitaldi ugari antolatu zituzten Santutxuko Hockey Taldeak pista zaharrari agur egin eta pabiloi berriari ongietorria emateko. Jokalari beterano eta gazte, guraso, zuzendaritzako ordezkari... hockey taldea bere osotasunean batu zen clubarentzat aldaketa handia, une historioa, den honetan.

[Argazki Galeria]