Mahatserriko ikastetxeetako ikasleak oholtza gainean ikusteko aukera izan da gaur goizean; 150 gazte inguru nor baino nor aritu dira Play Back txapelketan. Karmelo kalea aire libreko eszenatoki erraldoi bilakatuko da partaide, irakasle, guraso eta bertaratu diren auzotarren gozamenerako. 400 lagun inguru elkartu direla jakinarazi digute antolatzaileek. Udaltzainek Karmelo kalea okasiorako ibilgailuentzat ixteko prest egon diren arren, azkenean ez dute itxi, eta espaloian estututa moldatu dira partaideak eta ikusleak.
Hasierako "kaos unea" gaindituta, "oso giro onean" burutu da lehia, Patxi Zuluaga antolakuntza taldeko kideak adierazi duenez. Ikastetxeen parte-hartze handia izan da. Talde txikiak zein 15 lagunekoak izan dira oholtza gainetik bi txandetan pasa direnak. Azkenik irabazle Karmelo Ikastolako "Gabak zerurari begire" taldea eta Begoñako Andramari ikastetxeko "Orain da" taldea izan dira. Beraiek gailendu dira 22 talderen artean.
"Oso baikorra" izan da hortaz antolatzaileek egin duten balorazioa. Ekitaldi honekin eman zaio amaiera 14. Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Asteari.
Albistea: Mahatserria euskararen alde dantzan
Bideoa: Flasn Moba, Euskararen Astea 2014
Iritzia: Irati Erkizia: "Jarrai dezagun euskaraz dantzan!"
Albistea: Mari Karmen Elorriaga: "Euskararen Astea oso esperientzia potentea da"