1/2012 sumarioan auzipetu dituzten Xabat Moran eta Ikoitz Arrese gazteen kontrako epaiketaren ondorioz, Libre dinamika berpiztu dute Santutxun. Uztailaren 9an lehenego asanblada informatiboa egin zuten eta atzo, dinamikaren bigarren ekintza; argazki erraldoia. Hitzordua Playback lehiaketaren ostean izan zen, 20:30ak aldera, Basarraten. Kamiseta eta zapi laranja soinean zeramaten auzotar askok parte hartu zuten bertan. Igandera bitartean, auzoko jaiek iraun bitartean, Basarraten, Libre materiala salgai egongo da.
2010eko urriaren 22an, Ikoitz Arrese eta Xabat Moran Euskal Herriko beste 26 gazterekin batera atxilotuak, inkomunikatuak, "torturatuak" eta kartzelaratuak izan ziren. Urte eta erdi Madrilgo espetxeetan egon ondoren, baldintzapean aske utzi zituzten, epaiketaren zain. Orain, seina urteko kartzela zigorrari aurre egin beharko diete eurek eta beste 26 gazte independentistek. Epaiketa irailean hasiko da.
[2014/07/09] Libre dinamika abiarazteko asanblada egingo dute gaur Santutxun