Oihana Mardarasen aurkako epaiketa sententziaren zain

uriola.eus 2014ko ira. 9a, 14:16

Fiskala eta defentsak hartu dute hitza gaurkoan. Fiskalak orain arteko akusazioa berretsi du eta beraz, 35 urteko zigor eskaerari aurre egin beharko dio santutxuarrak. 

Atzo hasi zen Oihana Mardarasen aurkako epaiketa. 2008an EITBren aurka egindako atentatuaren erantzule izatea egozten dio Auzitegi Nazionalak.

Oihanak atzo esandakoaren arabera, atentatuaren egunean atzerrian egon zen "poliziaren presioak" bultzatuta. Gaurkoan, fiskalak eta defentsak euren alegazioak aurkeztu dituzte. Fiskalak akusazioa berretsi egin du eta defentsak aldiz, absoluzioa eskatu dio epaileari. Auzia sententziaren zain geratu da.

[2014/09/08] Oihana Mardaras santutxuarra EITBren aurkako atentatuagatik epaitzen ari dira Madrilen