Ura kenduko dute Mina del Morron

uriola.eus 2014ko ira. 9a, 10:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, irailak 10, 16:00etatik 19:00etara bitartean, ura kenduko dute San Joakin kalean.

Aipatutako neurriak eragina izango du San Joakin kaleko 2. zenbakitik 12ra eta 21. zenbakitik 33ra. Mozketa Udalaren ur sarean lotuneak egiteko egingo da.