Roman Landera joan zaigu, umezurtz utzi gaitu

Joseba Basterra 2014ko ira. 19a, 07:30

Argazkia: Bilboko Elizabarrutia

Aspaldion luma edo idazmakina izoztuta izan badut ere, gaurkoan ezinezkoa egiten zait Romani buruz ezer esan gabe gelditzea.

Beraz lehendabizi nire eskerrik beroenak eman didanagatik, eta zer esan egin duenari buruz, beharbada ni ez naiz egokiena egin duen guztia plazaratzeko baina dakizkidan zenbaitzuk aipatuko ditut.

Basauriko kartzelatik irteten ziren presoak aterpetzen zituen nora joateko lekurik ez zeukatela eta, zenbat etorkin paperekin edo paper gabe egon den aterpeturik bere parrokiako etxean, zenbat laguntza eman dien preso politikoen familiei, zenbat pertsona laguntzen zuen jateko zerbaiten bila hurbiltzen zitzaionean.

Apaiza izanik eta San Franziskito elizako parrokoa izan, oso gertutik jarraitzen zituen auzoko gai sozialak eta kulturalak, oso kezkatuta agertzen langabeziarekiko eta bideak irekitzen lehen beharrizanak betetzeko, auzoko jaietan ere parte hartzen zuen eta hainbat jentek dastatu ditu berak ekartzen zituen sardinak, noski parrilla ere berak ekartzen zuen.

Beste mila gauza aipatu gabe gelditu dira, ea beste norbait animatzen den Romanek egindakoak plazaratzen.

Roman apaiza izan da eta Nazaretheko Jesusen jarraitzailea dudarik gabe, teorian erori gabe praktikan irakasten zuen jarraibidea; oso kritikoa zen elizaren buruekiko, oso urrun ikusten zituen behartsuen behar izanetan laguntza ematerakoan, gehiago ikusten zituen boteretsuen inguruan, eta horrek asko mintzen zuen.

Benetan eredugarri. Ea norbaitek bide hori jarraitzeko gogoa hartzen duen.

 

* Roman Landeraren aldeko hileta igande eguerdian -irailak 21- ospatuko da Santutxuko San Frantziskito elizan.

 

[2014/09/18] San Frantziskitoko abade aita Roman gogoan