Protesta moduan, Solokoetxe BHIko Errondagane guraso elkarteak adierazi duenez, "gure seme-alabak egun horretan ikastetxera ez ditugu bidaliko". Irailaren 25ean klasera joan ordez, udaletxera joango dira eta eguerdian eskaileretan bilduko dira, "Hezkuntza sailari eta Udalari Solokoetxeko igogailuan kokatuta dauden antenen erradiazioetatik gure seme-alabak babesteko, neurriak har ditzaten eskatzeko".
Udaletxeko eskaileretako elkarretaratzean prentsaurrea emango du Errondagane guraso elkarteak.
[2014/06/18] Beste aste batez Solokoetxeko antenak kentzea galdegingo dute gaur arratsaldean
[2014/06/11] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean elkarretaratzea egingo dute Solokoetxeko auzotarrek
[2014/06/05] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean beste elkarretaratze bat