520 euskal preso politiko 79 espetxetan sakabanatuta daudela, bataz beste etxetik 600kilometrotara, salatuko dute biharko manifestazioaren bidez. Ondorioz, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatu eta euren euskal herriratzea exijituko dute.
Era berean, preso gaixoen askatasuna eskatuko dute, besteak beste, Inam Berriozabal santutxuarrarena eta Txente Askasibar San Inazioko auzotarrarena, Bilboko bi preso eriena. Bi preso hauek 18/98 sumarioaren baitan epaitu eta zigortu zituzten. Sei urte baino gehiago daramate espetxean eta zigorrarren hirulaurdenak beteta. Maiatzean, tokian tokiko kartzelako Tratamentu Batzordeari helarazi zioten Askazibar eta Berriozabalen hurbilketa eskaera.
Txente Askasibarrek 72 urte ditu eta egun, Topaseko (Salamanca) espetxean dago preso. Tokian tokiko kartzelako Tratamentu Batzordeari helarazi diote Askazibar eta Berriozabalek hurbilketa eskaera.
Inma Berriozabalek 63 urte beteko ditu abenduaren 8an eta Pontevedrako A Lamako espetxean dago. Gaixotasun larri, kronikoak eta sendaezinak dituen presoa da; gaixotasun askoren ezaugarri klinikoak ditu, duela 10 urtetik, besteak beste, B hepatitisa, hipertentsio arteriala, asma bronkiala, psoriasia, zifoeskoliosi dortsala, belauneko protesia, artrosia, insomnio kronikoa eta mellitus II motako diabetesa.
[2014/05/30] Preso erien askatasuna galdegingo dute Azken Ostiralean