Gobernu delegaritzak esandakoaren arabera, harrera larunbat arratsaldean izan zen eta 200 lagun inguru bildu ziren Karmelo kalean "Euskal Presoak etxera" leloa zeraman pankarta batekin.
Salatu dutenez, preso ohia auzora heltzean, bertan zeuden herritarrak Iturriaga kalera hurbildu ziren eta "euskarazko diskurtsoa, aurreskua eta bertsoak eskaini ondoren `Euskal presoak etxera!´oihuak nagusitu eta Eusko Gudariak abestu zuten".
Urquijoren esanetan, harrera honek "ETAren biktimen duintasunaren kontra egingo luke".
Bigarren Ibarra Santutxuarra larunbat goizean irten zen Monterroxoko (Lugo) espetxetik. Zortzi urte eman ditu kartzelan 18/98 auziarengatik; Ekin atalean zigortu zuten eta zigorra osorik bete du.