Leire Medina eta Judit Plárekin iazko tituluak hobetzea du erronka BM-Bilbao Santutxuk

uriola.eus 2014ko aza. 7a, 08:22

Euskadiko eta Bizkaiko tituluak berrestea, Estatu mailako 4. titulua lortzea jarraian eta hirugarren urtez, Europako Kros Txapelketan podioa zapaltzea dira denboraldi honetarako taldearen erronkak.

2014-2015 denboraldirako BM-Bilbao Santutxu emakumezkoen kros talde berria aurkeztu zen atzo. 2006-2007 denboralditik abian den taldeak bi atleta garrantzitsu berreskuratu ditu etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. Alde batetik, Leire Madina, azkeneko urteetako euskal atleta onenetarikoa eta Bilboko gaueko maratoiaren erdi-maratoiaren irabazlea, eta bestetik, 2012ko Londreseko JJOOetan 5.000 metrotako frogan atleta olinpikoa izandako eta 2013an Espainiako  5.000 metrotako frogan txapeldunordea izan den Judit Plá. 

2006an sei atletekin sortu zen taldeak hiru helburu izango ditu denboraldi berrian: lehenengoa, Euskadiko eta Bizkaiko emakumezko Kros talderik onena izatea; bigarrena, laugarren urtez jarraian Estatuko txapelketa eskuratzea, eta hirugarrena, azken 2 urteetan bezala, Europako Kluben Kros Txapelketan podioa zapaltzea, izan ere, taldea Europako txapeldunordea izan zen zilarrezko eta brontzezko dominak lortuz, marka historikoa ea aurrekaririk ez duena Bilborentzat eta Bizkaiarentzat orohar. Azken batean helburua, Europako emakumezkoen Atletismo mailako hiru talderik onenen artean egotea da barriro.

Hurrengo hitzorduak

Horretarako, Bilbao Atletismo Klubeko BM-Bilbao taldeko atletek Bizkaiko, Euskadiko, Espainiako eta Europako Kros txapelketetan parte hartuko dutela ziurtatu dute. Hona hemen proba horien egutegia:

- 2015eko urtarrilaren 18a, Bizkaiko Kros Txapelketa

- 2015eko otsailaren 1ean, Euskadiko Kros laburreko Txapelketa

- 2015ko otsailaren 1ean, Europako Kros Txapelketa, Guadalajaran

- 2015eko otsailaren 15ean, Euskadiko Kros luzeko Txapelketa

- 2015eko martxoaren 1ean, Espainiako Kros Txapelketa

Azken urte guztietan izan duen filosofia berbera mantentzen du klubak, alegia, emakumeen kirola eta parte-hartzea sustatzea, adina eta egoera pertsonala edonolakoa izanda ere, bai kirol-praktikan, bai goi-mailako txapelketetan. 

Eskola eginez

Bilbao Atletismo Santutxu klubak atletismoan etorkizuna duten atletak prestatzen jarraitu nahi du. Horretarako, bigarren urtez, Bilboko neska-mutilei 2013ko urrian Zorrotzako atletismo-pistetan abian jarri zen atletismoko eskola berrira hurreratzeko deia egiten diegu, tarte osasuntsua eta dibertigarria pasatuko dute euren adineko beste ume batzuekin eta atletismoa praktikatuz.

Informazio gehiago: www.bilbaoatletismosantutxu.com