Presoen etxeratzea eta dispertsioaren amaieraren alde kalera aterako dira Santutxun

uriola.eus 2015ko api. 9a, 14:39

Santutxuko Sare dinamikak elkarretaratzea deitu du bihar, ostiralean, apirilak 10, 20:00etan, Egunkaria plazan. Bertan euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeaz gain, Inma Berriozabalen, auzoko preso gaixo larriaren kaleratzea exijituko dute.

Dispertsioarekin bukatzea eta iheslariak,  70 urtetik gorako presoak, gaixo larriak direnak eta zigorraren 3/4ak beteak dituztenak etxeratzea izango dira biharko mobilizazioko aldarriak. Era berean, Inam Berriozabal aske geratzea exijituko dute beste behin.

Berriozabalek 63 urte ditu; 18/98 sumarioaren baitan epaitu eta zigortu zuten; eta Pontevedrako A Lamako espetxean dago egun. Gaixotasun larri, kronikoak eta sendaezinak dituen presoa da; gaixotasun askoren ezaugarri klinikoak ditu, duela 10 urtetik, besteak beste, B hepatitisa, hipertentsio arteriala, asma bronkiala, psoriasia, zifoeskoliosi dortsala, belauneko protesia, artrosia, insomnio kronikoa eta mellitus II motako diabetesa.