Udalbatzan ordezkaritza izan duten beste alderdiek ere babesa galdu dute 4. barrutian; PPk 1.170 boto –bigarren izatetik laugarren izatera pasa da–, PSEk 482 boto –hirugarren indarra da–, EH Bilduk 266 boto –bigarren postuan kokatu da– eta UPyDk 25 boto gutxiago jaso dituzte. Azken alderdi honek presentzia oso txikia lortu zuen 2011n (181 boto) eta 2015ean are txikiagoa.
Gora egin dutenak dira koalizio eta alderdi berriak. 4. barrutian gora egin duten indarren artean UdalBerri nagusitu da 1.424 botorekin, Ganemos 1.323 botorekin eta Ciudadanos 492 botorekin. Aipagarria da UdalBerri eta Ganemos elkarrekin –2.747 boto– PPren aurretik kokatuko liratekela, PSErengandik 133 botora.
* EH Bilduk helarazitako datuak, Bilboko hautes-mahaietan jasotako akten araberakoak, eta Espainiako gobernuak argitaratutako datuekin alderatutakoak.