Bi urte daramatza hutsik ikastola zaharrak. Horregatik, patiora sartzean, auzotarren zeregin nagusia garbitzea eta txukuntzea izan zen. Besteak beste, hainbat tailer egiteko. Ortua, haurren asanblada, birziklatutako altzariak, raperoak... ekimen anitzak antolatu zituzten bertaratu ziren lagunek, txiki zein handiek parte hartzeko.
13:00etan hitzaldi-asanblada burutu zuten Can Batló eta Jazar gune sozial autogestionatuetako esperientziak jendarteratzeko. David Fernandezek, Jone Etxebarriak eta Uxoa Domblasek egin zituzten han-hemengo ekarpenak. Lehen biek oro har Kataluniako eta zehatzago Can Batlóko esperientzien berri eman zuten. Uxoa Domblasek, berriz, Etxabakoitzeko Jazar proiektua azaldu zuen. Etxabakoitzeko kasuak antzekotasun handia du Karmelo Ikastolarekin. Izan ere, Jazo Ikastola zaharra zegoen eraikina berreskuratu du lagun talde batek "sortu, ikasi eta ezagutza partekatzeko".
Hitzaldi-asanbladaren ondoren bazkaria egin zuten Karmelo Ikastolan elkartutako lagunek. Egunarekin bukatzeko, Mikel Martinezek monologoa eskaini zuen eta Oihanlaria eta Tea Partyk emanaldi bana.
[Argazki galeria] 'Karmelo Bizirik' - Iñigo Azkonaren argazkiak
Suziria baino ez
Larunbatekoa Karmelo Ikastola zaharreko "ateak zabaltzeko" ekimena izan zen Krml bizirik plataformako kideen esanetan. "Suziria baino ez". Oraingoz, Karmelo Ikastolako espazioak hutsik jarraituko du, "baina ez denbora luzez", plataformak jakitera eman duenez: "Bide luze baten hasiera besterik ez da gaurkoa, laster izango gara berriro bertan".
Karmelo Bizirik – Lehen taupadak
Bihotz berri baten lehen taupadak jaso ditu 97 FM irratiak Santutxun.
Hemen bihozkada horren hots batzuk entzungai.
[2015-11-13] Espazio autokudeatu eta proiektu hezitzaileetatik ikasiz
[2015-11-05] "Bihozkada bat dugu...auzoa(k) bizirik!"
krml.bizirik@gmail.com