Eloy Velasco epaileak, ETAren "espetxe fronteko" kideak zirela-eta inputatu zituen 14 abokatuak, eta 2014ko urtarrilean kartzelatu ere. Ondoren, abokatuek prebarikazioa egotzita jarri zioten kereila. Abokatuek diotenez, "existitzen ez diren" delituak leporatu zizkieten, eta atxiloaldia luzatzean euren eskubide konstituzionalak urratu zituzten.
Astelehen honetan, Auzitegi Gorenak Velasco epaileak deliturik egin ez duela erantzun du; ez baitzuen "berme konstituzionalik edo legerik urratu". Halaber, epaileak oker jokatu zuela egiaztatzeko frogarik aurkeztu ez dutela gaineratu du.