uriola.eus

Artxibatu dute Arantza Zuluetaren aurkako kereila

  Politika  Santutxu

Auzitegi Gorenak artxibatu du ezker abertzaleko 14 abokatuk Eloy Velasco Auzitei Nazionaleko epailearen aurka aurkeztutako keireila. 14 abokatu horien artean, Arantza Zulueta dago. 

Artxibatu dute Arantza Zuluetaren aurkako kereila
Argazkia: EITB albisteak | Ikusi handiago | Argazki originala

Eloy Velasco epaileak, ETAren "espetxe fronteko" kideak zirela-eta inputatu zituen 14 abokatuak, eta 2014ko urtarrilean kartzelatu ere. Ondoren, abokatuek prebarikazioa egotzita jarri zioten kereila. Abokatuek diotenez, "existitzen ez diren" delituak leporatu zizkieten, eta atxiloaldia luzatzean euren eskubide konstituzionalak urratu zituzten. 

Astelehen honetan, Auzitegi Gorenak Velasco epaileak deliturik egin ez duela erantzun du; ez baitzuen "berme konstituzionalik edo legerik urratu". Halaber, epaileak oker jokatu zuela egiaztatzeko frogarik aurkeztu ez dutela gaineratu du. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa