uriola.eus

Anabel Prieto santutxuarra aske geratu da

  Politika  Santutxu

10:15 aldera utzi dute aske Anabel Prieto Santutxuko laguna. Valladolideko espetxetik atera da hiru urte pasatxo preso egon eta gero. Euskal Herrirako bidea hartuko du eta 20:30ean, Larrabetzun senide, lagun eta gertukoek harrera egingo diote.

Prieto 2008ko uztailen atxilotu zuten Maialen Zuazo eta Arkaitz Goikoetxearekin batera. 2010eko otsailean fidantzapean aske utzi zuten, espetxean urte bat eta zortzi hilabete igaro eta gero. 2012ko apirilaren 13an, Auzitegi Gorenak bere kontrako zigorra berretsi eta atxilotze agindua ezarri zuen. Arazo pertsonalengatik, Prietok, zigorraren betetzea hilabete batzuk atzeratzea eskatu zuen.

Guztira bost urteko kartzela zigorr zuen eta beraz, geratzen zitzaizkion hiru urteak betetzeko espetxeratu zuten 2012ko urriaren 8an. Hasieran Aranjuezeko espetxera eraman bazuten ere, bihar, Valladolideko kartzelatik aterako da. 

Izatez Santutxukoa da Prieto baina azken urteetan bikotearekin batera Larrabetzun bizi izan da. Beraz, gaur, 20:30ean, harrera beroa egingo diote herriko plazan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa