Zapitik zapira euskarari tira egiteraino

bertonaldizkaria 2016ko mar. 14a, 17:36

Aurten ere lortu dute erronka. Bai, zapi kate luze-luzea eraiki dute. Iaz bizikleta erronka izan bazuten, aurten euskararen aldeko zapi katea osatu dute. 

Joan den ostiralean 700 bat lagun bildu ziren Santutxuko 5 plazatan (Garabin, Basarraten, Bastidan, Karmelon eta Arsuagan) eta denen artean "Euskararen Zapi-katea egitea lortu genuen", adierazi dute Euskararen Asteko antolatzaileek. Bai, "Zapitik Zapira euskarari tira egin genion beste behin, Santutxu-Txurdinagako Euskararen Asteak 15 urte betetzen zituenean, hain zuzen ere". 

Kaleak, plazak... jendez beterik zeuden eta zapiez osatutako kateak burukomin dezente eman bazuen ere, ederki atera zen. Bukaerako ekitalia ere ederra izan zen, 15.urteurreneko pastela jateaz gain, Salsiñori esker gerrialdeari nekatu arte eragin zioten.  

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete partaide guztiei: ikastetxe, eragile, guraso talde, lagunei... "Beste behin euskararen alde egin izanagatik, eta esker mila ere egun hori antolatzea posible egin duten guztiei. Mila-mila esker denoi!". 

 

[2016-03-14] 50 urte euskara partekatzen

[2016-03-10] “AEK-k mundu osoko joera didaktiko eta metodologikoak erakarri ditu euskarara”

[2016-03-07] Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea 2016