Libre dinamikaren aburuz, Asier Gonzalezen aurkako "epaiketa politikoak" Santutxuko herri mugimendua, Herriko Taberna –sententziaren zain zegoen orduan– eta Ezker Abertzalea "kriminalizatzea" bilatzen du. "Muntaiak", baina, fundamentu gutxi duela adierazi du, izan ere, "hasierako mehatxua", 12 eta 20 urte arteko kartzela zigor eskaera Gonzalezentzat –erakunde terroristako kide izateagatik eta bahiketa saiakeragatik–, fiskalak hiru urteko eskaerara murriztu du –kolaborazio saiakeragatik–. "Ez ote da izango Asierrek auzoan egiten duen lanagatik", galdetu dute Libre dinamikatik.
Gonzalen aurkako auzia "astakeria" dela nabarmendu dute. "Muntaia polizial baten eraginez prozesu judizial arriskutsu bati aurre egin beharko baitio orain, salbuespen egoerako epaileen aurrean".
Epaiketaren aurretik, gaur, astelehena –maiatzak 2– Santutxuko auzotarrei "erasoei" erantzuteko deialdia luzatu diete. "Estatu espainolaren errepresioa" salatzeko eta "soluzio bide desberdinak" aldarrikatzeko". Manifestazioa 20:00etan irtengo da Karmelo plazatik.
Duela bi urte
2014ko martxoaren 11ko goizaldean atxilotu zuen Guardia Zibilak Asier Gonzalez Soreasu bere etxean, Santutxun. Madrileko atentatuen hamargarren urteurrenean. Eta hori "ez zen kasualitate hutsa izan, hedabide handiek atxiloketari egin zioten jarraipen neurriz kanpokoari erreparatuta", Libre dinamikako kideek adierazi dutenez.
"Muntaia poliziala eraikitzeko", Guardia Zibilak operazioa gauez burutu zuen. Gonzalezen etxea luzaroan miatu zuen, eta ondoren Santutxuko Herriko Taberna. "Atea bota" eta ordu batzuk geroago, lokala "hankaz gora" utzi zuen. Bitartean, polizia indarrek auzoa "okupatu zuten".
Operazioa Dima herrira ere zabaldu zen. Indiabeti baserrira, hain zuzen. Bertara eraman zuten Asier baserria miatzen zuten bitartean. Aterpe ezaguna da Indiabeti, eta bertatik hainbat herritar, eskola, mendi talde eta aisialdi elkarte igaro dira. Guardia Zibilaren "obsesioa" Indiabeitirekiko "aspaldikoa" eta "etengabea" da. Libre dinamikak jakinarazi duenez, "askotan" sartu dira bertara. Auzotarren berotasuna jaso du Asier Gonzalezek Santutxura heltzean
- Auzotarren berotasuna jaso du Asier Gonzalezek Santutxura heltzean
- Asier Gonzalezen askatasuna galdegiteko manifestazioa (13 argazki)
- Asier Gonzalez aske geratu da 50.000 euroko bermea ordaindu eta gero
- Santutxuarrek Asier Gonzalezen egoeraren inguruko kezka adierazi dute
- Asier Gonzalez santutxuarra atxilotu eta inkomunikatu du Guardia Zibilak