Maialen Zuazo euskal preso santutxuarra aske geratu da

uriola.eus 2016ko eka. 24a, 10:02

Goizeko lehen orduan geratu da aske Maialen Zuazo eta Villenako espetxe sarreran zain izan ditu senide eta lagunak. Santutxura bidea hartuko du laster eta 20:30ak aldera, Karmelo plazan senide, lagun eta auzokideen harrera jasoko du. 

2012ko apirilean, zazpi urteko espetxe zigorra berretsi zion Auzitegi Gorenak Zuazori eta urte bereko ekainaren 28an atxilotu zuten Bilbon, Auzitegi Nazionalaren aginduz, geratzen zitzaizkion lau urteak bete zitzan.

Lau urte horiek pasata eta zigorra osorik bebeta, Santutxuko auzora bueltatuko da gaur eta gertukoak zain izango ditu bertan, 20:30ean Karmeloko plazan.