uriola.eus

Gotzon Amaro preso santutxuarra aske utziko dute bihar

  Politika  Santutxu

Zortzi urteko espetxe zigorra beta, bihar, irailak 10, Gotzon Amarok Valladolideko Villanubla espetxea utzi eta Santutxurako bidea hartuko du ezarritako zigorra osotasunean bete eta gero. Bertan, senide, lagun eta auzokideak zain izango ditu.

33/01 auziaren baitan epaitu zuten Amaro; hau, 18/98+ auziaren barruan Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasunaren aurkako eginbide guztiak biltzen dituen Espainiako Auzitegi Nazionalaren auzia da. 

2002ko otsailaren 14an Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa jaso zuen eta orduan berme gabe libre utzi zuten. Gerora, epaia ezagutzera ematerakoan 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta 2008ko irailaren 17an espetxeratu zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa