Berrikuntza gutxi aurkituko du Solokoetxeko jaietara ostiraletik igandera hurbiltzen denak. Formatua "urterokoa" baita. Auzotar guztien neurrira egindakoa. Edo horretan ahalegintzen dira behintzat jai batzordeko lagunak.
Gaur, ostirala, "bertako taldeen" parte-hartzea indartzea erabaki dute. Larunbatean, "patxanga pixka bat" eskaintzea eta igandea "lasaia izatea eta publiko nagusiagoari" zuzendutakoa.
Erronka "betikoa" da jai batzordearentzat: "Auzoa kalera ateratzea eta jaietan parte hartzea". Kalejiran, tortilla txapelketan, mozorro lehiaketan, dantzaldietan eta herri bazkarian.
Zailtasunak ere "betikoak" izan dira, "Bilboko Udalaren tramiteak eta finantziatzioa". Erraztasunak, berriz, "auzotarren laguntza". Jai batzordeko Izaskunen esatenan, "hori urtero bikaina da".
Hortaz, inguruko auzoetako lagun guztiak animatu ditu Solokoetxeko jaietan parte hartzera: "Auzo txikia da baina giro bikaina egongo da. Bertan zaudenean herritxo txiki batean zaudela sartuta ematen du, eta gustura sentitzen zara".
Solokoetxeko jaiak 2017 - egitaraua
Irailak 8 ostirala
18:00 Txokolatada, Zabalbiden, Extremeño Etxean.
19:00 Kalejira Solokotxonekin, Zabalbidetik Zumarraga plazara.
19:30 Jai batzordearen txosna irekiera.
20:00 Pregoia eta jai hasierako txupina.
20:30 Ume eta gazteentzat taloak egiteko tailerra + flamenkoa + txalo eta konpas tailerra.
22.30 Kontzertuak: Serotonina + Sonic Trash.
Irailak 9 larunbata
11:30 Tailerrak: aurpegi-margolaria + buruarinak. 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Izena ematea beharrezkoa da: darabilbo.blogspot.com.es
11:30 Kalean egindako patata tortillen III. lehiaketa.
12:00 Jai batzordearen txosna irekiera.
12:00 Ping-ponga + tirolina + slack-linea.
16:00 Umeen partxis lehiaketa.
16:00 Mus a tres txapelketa.
19:00 Mozorro desfilea ti-ta.
22:00 Txiki festa.
00:00 Las Felliniren saioa.
01:00 Disko dantza.
Irailak 10 igandea
11:00 Jai txupina eta pintxoa poteoa + jai batzordearen txosna irekiera.
11:00 Solokoetxeko IV. artisau azoka.
11:00 Txalapartariak.
12:00 Molto motorren zirkuitua.
12:00 Nagusien igel txapelketa.
13:00 Erromeria Bizi Nai eta Gaztedi dantza taldeekin.
15:00 Bazkari herrikoia + jolasak + jai bukaera.