Mikologia festa Santutxun

bertonaldizkaria 2017ko urr. 30a, 08:20
Argazkiak: Cantharellus Mikologia Elkartea

Cantharellus Mikologia Elkarteak urtero urriaren amaieran Santutxun antolatu ohi duen azokak jende asko bildu du perretxikoen jira-biran.

Aurreko egunetan baso eta landetan bildutako perretxikoak bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera ematen du urtero mikologia erakusketak. Iaz Karmelo plazan antolatu ostean, aurtengoan Garabiaren plazara itzuli dira Cantharellus elkartekoak.

Mikologoen azalpenak adi-adi entzuteko hitzordua zen atzokoa. Ikasteko, finean. Arlo aberatsa eta zabala baita mikologiarena. Santutxun, auzotarren artean, dibulgazio lana egitea da Cantharellus Mikologia Elkartearen helburua. Erakutsi eta irakatsi ez ezik dastatu ere egiten dute. Elkarteko sukaldariak arduratzen dira perretxikoak hainbat erara goxo-goxo prestatzeaz.

Ospakizun eguna ere izaten denez, umeentzako jarduerak eta Gaztedi dantzari taldearen emanaldiak aurten ere ez dute hutsik egin.  

[2017-10-06] Urria, mikologia hilabetea

www.cantharellus.net