Santutxu Futbol Taldeak bere mendeurrena ospatuko du asteburuan

uriola.eus 2018ko mai. 15a, 10:15

Kluba osotzen duten talde guztiak Bizkaiko Aldundiak Kale Nagusian duen eraikinaren aurrean bildu dira argazki bat ateratzeko. Asteburuko ospakizunak auzoan zehar egingo dituzte.

Santutxu Futbol Taldeak bere mendeurrena ospatuko du asteburu honetan auzotik zehar. Denboraldia bukatu da talde gehienentzat eta lorpenak ospatzeko unea heldu da. Futbol taldeek epe hau beraien talde bazkaria egiteko erabiltzen dute, baina, aurten, taldearen mendeurrena ospatzeko erabiliko dute ere.

Horretarako, hainbat ekintza prestatu dituzte auzoan zehar. Horrez gain, nola ez, taldekideen bazkaria egingo da. Ekintzak larunbatean hasiko dira. Santutxuko Karmelo plazan puzgarriak egongo dira umeentzat egun osoan zehar, eta 19:00ak aldera, haurrentzako disko festa egongo da plazan bertan.

Baina, egun handia, igandea izango da. Goizetik hasiko dira ekintzekin eta dianaren ostean, auzotik kalejira egingo dute. Hildako taldekide, zuzendari, jokalari, zale eta bazkideen omenez meza antolatu dute Karmelo elizan. Ondoren, Bazkaria egingo dute, gaur egun taldea osatzen duten guztientzat. Eguna arratsaldean amaituko da Dj eta monologoekin.

Hori heldu baino lehen, kluba osotzen duten talde guztiak Bizkaiko Aldundiak Kale Nagusian duen eraikinaren aurrean bildu ziren atzo. Bertan, familia argazkia atera zuten eta mendeurrenaren ospakizunen asteari hasiera eman zioten.