Gure Esku Dago elkarteak 'Klik Eguna' antolatu du Bilboko auzoetan

uriola.eus 2018ko mai. 18a, 10:16

Ekainaren 10eko katerako berotzen hasteko asteburu honetan Klik Eguna antolatu dute Bilboko hainbat auzoetan. 

Gaur eta bihar Bilboko auzoetan Klik Eguna antolatu du Gure Esku Dago elkarteak, ekainaren 10eko "katerako berotzen" hasteko. Gaur egun izen ematea zabalik dago, eta gero eta jende gehiago apuntatzeko lanetan ari dira buru-belarri. Hori sustatzeko, eta jendea animatzeko, jaialdi txiki bat antolatu dute bihar auzoetako plazetan. Izena emateko azkenengo eguna hurbil dago eta bultxada txiki bat eman nahi diote.
 
Horretarako, ekintzez beteko dituzte auzoak. Adibidez, Santutxun, jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Bertan, umeentzako txokolatada eta jolasak antolatu dituzte. Jaieguna Santutxu futbol taldearen mendeurrenarekin topo egingo du, beraz, umeentzako asteburu honetan hainbat ekintza egongo dira Santutxuko erdigunean, bihartik hasita eta igandera arte. Horren ondoren, eta plaza berdinetik hasita, 19:30ean erromeria antolatu dute eta auzoan zehar, musika, dantza eta kantak egongo dira.
 
Deustun, berriz, Done Petri plazan egongo dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Zazpikaleakeko ata Atxuriko auzotarrek larunbatean egingo dute Klik Eguna. Eguerdian Unamuno plazan egongo dira, eta bertan dendatxo bat jarriko dute, informazioarekin. Horrez gain, musika, animazioa eta pintxoak egongo direla azaldu dute. 13:00etan argazki kolektiboa egingo dute. 
 
Bukatzeko, larunbatean ere, Zabala San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Altamira auzoek Bilbo Zaharra plazan bilduko dira. Egun ososko ekitaldia izango da eta hainbat ekintza prestatu dituzte parte hartzea sustatzeko. Umeentzako tailerrakm herri bazkaria, argazki herrikoia, igel eta mus txapelketak eta, bukatzeko, Esna taldeak kontzertua eskaianiko du.
 
Elkarteak, ekainaren 10ean Gasteiz, Bilbo eta Donosti giza-kate erraldoi batekin bat egin nahi ditu. Horretarako hainbat pertsonen laguntza beharko dute eta atxikimendu eta izen emon asko behar ditzte. Azaldu dutenez: "Ekainaren 10eko giza katean, erronkari heltzeko prest gaude. Erabakira iritsi arte lan egiteko daukagun determinazioa erabatekoa da. Etorkizun hobe batean sinesten dugulako, ziklo berria zabaltzeko mugarria jartzera goaz. Mugarri hori urrunago edo hurbilago jarri, gure esku dago. Herritarron esku."