Auzolana da proiektuaren xedea. Hori dela eta, guztien artean margoztu, txukundu eta astean zehar egin behar diren lanak burutzen dituzte. Eskuz-esku eraikitzen dute Labore egunero, produktuen prezio justua eta kalitatea bermatuz. Egindako lanak bere fruituak ematen hasi den arren, aurreko astean “kanpaina” bat hasi zuten bazkidetza sustatu ahal izateko. Proeiktuaren etorkizunak bazkide kopuruarekin lotura estua baitu.
Oraingoan, eta esker ona plazaratzeko, udaren etorrera aitzaki bezala hartuta, jaialdi bat egingo dute. Udaren etorrerarekin batera, kurtso bukaera ere hurbiltzen ari da. Horregatik, ekainaren 19, 20 eta 21erako agenda sozial dinamiko eta anitza prestatu dute. Bazkideak ez ezik, gustuko duen edozein hurbildu daiten.
Asteartea, ekainak 19; 19:30:
- FOOD COOP. dokumentalaren zati batzuk oinarri gisara harturik tertulia eta elkarrizketa burutuko dute.
Asteazkena, ekainak 20; 19:30:
- Bizilurrek antolatutako erakusketa alde sozialean.
- Aiora Renteriaren (Zea Mays) emanaldi akustikoa.
Osteguna, 21; 19:30:
- Bogak garagardo dastaketa bat prestatu du 5€ren truke. Dastaketa gaztaz lagundua izango da.
Jaialdi honek zenbait helburu ezberdin ditu. Alde batetik, bazkideen egunerokotasuna eskertzea eta, beste alde batetik, Labore proiektua kalera ateratzea eta, oraindik ezagutzen ez dutenen belarrietara heltzea.