Elkarretaratzea egin dute santutxuko taberna batean eraso sexistak ematen direla salatzeko

uriola.eus 2018ko uzt. 20a, 09:23

Akelarre talde feminista, LAB sindikatuko kideak eta hainbat auzotar Santutxuko tabernaren aurrean bildu dira 'Eraso sexistarik ez' leloa daraman pankartarekin.

LAB Sindikatuak eta Santutxuko Akelarre talde feministak elkartaratzea antolatu dute auzoko taberna baten aurrean. Bertan, tabernako langileek sexu erasoak pairatzen dituztela salatu dute. Langileek "Zuen zerbitzuengatik zenbat ordaindu behar dugu" edo "Gure proposamenak onartuz gero tabernan askoz hobeto lan egingo duzu" bezalako esaldiak euren lanaldietan entzun behar izan dituztela argitu dute.

Tabernako jabeek, ordea, Sare Sozialetan esandako guztia gezurra dela adierazi dute komunikatu batean. Horrez gain, informazio hau nondik irten den aztertuko dutela adierazi dute, eta poliziarengana joko dutela beraren kontrako salaketa ipintzera. Horrekin batera, eraso sexista guztiak gaitsezten dituztela argi utzi nahi dutela adierazi dute. 

[2018-07-19] Santutxuko Akelarre talde feministak elkartaratzea egingo du auzoko taberna baten aurrean