Bilboko Udal Etxebizitzak 40 etxebizitza eskuratu ditu Boluetan

uriola.eus 2019ko urt. 25a, 10:06

40 etxebizitza horietatik, 8 hirigintza-eragiketaren ondorioz ordezko bizitokiak emateko izango dira, eta gainerakoak Etxebiden izena emandako etxebizitza-eskatzaileei esleituko zaizkie.

Etxebizitza horiek 2.746.000 euroan eskuratu ditu organismo autonomoak, Eusko Jaurlaritzak VISESAren bidez sustatutako eraikin-multzo hori eraikitzeko Bilboko Udalak jarritako lursailen ordainetan. Eragiketa hori bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen baten barruan gauzatu da, zeina 2006an eta 2012an sinatu baitzen, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko politika bat gauzatzearren.

Eraikina 28 solairu eta 108 etxebizitzako dorre batek eratzen du, eta 9 solairu eta 63 etxebizitzako bloke batek, eta elkarren artean dauzkate sotoko solairua eta garajeak. Organismo autonomoak erositako etxebizitzak 9 solairuko bloke batean daude, 1. eta 3. atarien artean, eta araubide sozialeko etxebizitza babestuak dira.

40 etxebizitza horietatik, 8 hirigintza-eragiketaren ondorioz ordezko bizitokiak emateko izango dira, eta gainerakoak Etxebiden izena emandako etxebizitza-eskatzaileei esleituko zaizkie, baldin eta Bilboko Udalaren Etxebizitzen Araudian ezarritakoaren arabera etxebizitzaren beharra izateko bete behar diren betebeharrak betetzen badituzte, eta betiere, etxebizitza-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera, diru-sarreren arabera, erroldan daukaten antzinatasunaren arabera eta Etxebiden izena emanda daramaten epearen arabera. Etxebizitzak ezarritako multzoen arabera esleituko dira: 65 urtetik gorakoak, 35 urtetik beherako adingabeak, genero-bortizkeriaren biktimak, 35 urtetik gorakoak izanik eskatzaile gisa 10 urte baino gehiago daramatenak, eta, azkenik, multzo orokorra.

40 eraikin horietatik, 7k 3na logela daukate, 25ek 2na logela (hiru mugikortasun urrituko pertsonentzat egokituak) eta 8k logela bakarra. Guztiek daukate garaje eta trasteleku bana. Bi sukalde entregatuko dira, ekipamendu honetaz hornituak: altzari garaiak eta apalak, sukalde-gaina, arraska, bitrozeramika plakadun sukaldea, keak erauzteko gailua, arropak garbitzeko gailua eta hozkailua, den-denak behar bezala konektatuta.