Irailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 20:00etan euskal presoen aldeko mobilizazioa egingo dute Santutxun. Joan den irailetik auzoan bi preso gutxiago dituztela gogoratu du Sarek, hala eta guztiz ere mobilizazioetan "inoiz baino indartsuagoak" agertzeko beharra azpimarratu du, "auzoko lau presoak gure artean ahalik eta laisterren egon daitezen".