Hilabete eta erdi eskas geratzen da BBK Live jaialdia Kobetamendi berriz jendez betetzeko eta asteburu honetan jai erraldoi horren atarikoa ospatuko da. Hilabete hasieran argitaratu zituzten Santutxun kontzertua emango duten 23 artistak. Hamar ordu ingurutan lau agertoki ezberdinek musikaz blaituko dute auzoa.
Karmelo agertokia
Karmelo kalea izango da ardatz eta eszenatokietako bat Karmelo agertokia izango da, Karmelo plazan. The Limboos emango dio hasiera ekitaldiari eta Kokoshca jarraituko dio goizean. Arratsaldez Za & La transmegacobla, Potato eta Sex Museum arituko dira. Guneko azken kontzertua Aviador Dro izango da 21:30ean.
Cocherito agertokia
Beste agertokietako bat, Cocherito deitutakoa izango da. Lehenengo kontzertua 14:15ean Samantha Hudsonek emango du. Borrokan, Çantamarta, Samuraï eta La Élitek jarraituko diete. Albany taldeak emango du eguneko azken kontzertua 22:15ean.
Zumalakarregi agertokia
Zumalakarregi izango da hirugarren agertokia. Goizez Mutiko & Tatta & Denso eta Euskoprincessek joko dute. Arratsaldez, María Escarmiento, L´Haine, Hofe X 4:40 eta MDA izango dira artistak eta azkenik Plasaporros.
Basoa in the city-Arsuaga
Azken agertokia Basoa in the city izango da, Arsuagan kokatuta. Zona estaen zaion gune ezagunean egongo da eta doinu elektronikoen tokia izango da. Tronis, Yung Prado, Rocío eta Gazzi arituko dira bertan.
Hirian jaialdira hurbiltzen direnak BBK Live-rako sarrerak prezio berezian erosteko aukera izango dute.