Txirringaren gainean bidaia bat prestatzerakoan gauza asko hartu behar dira kontuan. Behin errepidean pedaleei eraginez, hainbat ezuste suertatu ahal zaizkigu momentuan konpondu beharrekoak. Goazen bada ikustera eta elkarrekin ikastera nola eroso irten egoera hauetako batzuetatik eta bidaian lagunduko dizkiguten tresna batzuk ezagutzera.