Gailurra: Dima-Zornotza bidea + sagardo-bazkaria

bertonaldizkaria 2013ko mar. 7a, 12:08

Martxoaren 16an, larunbata, Dimatik Zornotzara arteko ibilaldia eta sagardotegian bazkaria antolatu ditu Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak.

"Ibilaldia Dimatik aterako da eta Aramotzeko mendilerroa gurutzatuz eta Belatxikietako mendi-gailurratik pasa eta gero, Zornotzara helduko gara.

Bazkaria Zornotzako Uxarte sagardotegian egingo dugu. Aurten, Uribarriko jaietan lagundu duzuen guztioi, bazkariaren zati handi bat ordainduko zaizue. Besteentzako menua 24 eurokoa izango da.

Ibilaldia egin nahi ez duzuenok, sagardotegira bertara joan zaitezkete zuzenean. Hara heltzeko, Bizkaibusez edo Euskotrenez egin dezakezue, beraz, ez dago autoa zertan erabili".

INFO + GAILURRA MT