Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa Gailurra MTk antolatuta

bertonaldizkaria 2013ko eka. 10a, 12:20

Gailurra Mendi Taldeak argazkilaritza-ikastaroa antolatu du ekainaren 21 eta 22rako. Ikastaroa Zuri-beltza argazkilaritza-elkarteko kide aditu batek emango du eta dohainik izango da.

Ekainaren 21ean, barikuan, oinarrizko konteptu teorikoak landuko ditugu, hau da, enkoadrea, enfokatzea, eremu-sakonera, kameraren funtzioak… Hori guztia jarduera praktikoen bidez osatuko dugu. Saio hori Uribarriko udaltegian (Iturriondo plaza, Zurbaranbarri) egingo dugu, 17:30etik aurrera.

INFO + GAILURRA MT